XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Akzioak jaulkitzean (nominala gehi primarekin) ondoko idazpena egingo dugu:

(X) JAULKITAKO AKZIOAK

(100) KAPITAL SOZIALA

(110) AKZIO-JAULKIPENEKO PRIMA

Despoltsapena egitean (prima osorik) hartutako balioak adierazten dituzten kontuak zordunduko dira:

(57) ALTXORTEGIA

Prima eta eskatutako despoltsapenaren zenbatekoa

(190) AKZIODUNAK, GALDATU GABEKO DESPOLTSAPENENGATIK

(X) JAULKITAKO AKZIOAK

Parekoaz behetik harpidetzea erabat debekatuta dago (47. art.); egia esateko, eragiketa hau egin ahal izango balitz, egoera ekonomiko defizitarioa ekarriko luke, ondare garbia kapital soziala baino txikiagoa izango litzatekeelako.

Kasu honetan, kopuru biak berdindu beharko lirateke hasteko:

a) Akziodunei aparteko ekarpenak eskatuz, nahi badute behintzat, erantzukizun mugatua dutenez obligaziorik bat ere ez dutelako.

b) Kapital soziala murriztuz.

Eta ondoren akzio berriak jaulki ahal izango lirateke parekoan; hemen ez legoke primarekin jaulkitzerik enpresaren egoera ekonomiko eskasa kontutan izanik.

20.10. Kapital baimendua

Lehen ere azaldu dugunez, debekatuta dago karterako akzioak edukitzea sozietatea eratzen denean.

Debeku honen ondorioz, administratzaileei ez zaie aukerarik ematen akzio hauek harpidetu eta despoltsatuz baliabideak lortzeko bazkideen batzarre nagusira joan beharrik gabe.

Legeak desabantaila hau leuntzeko ezartzen du, estatutuetan edo batzarre nagusian behar bezala hartutako akordioen bidez, administratzaileei ahalmena eman dakiekeela kapitala gehitzeko, behin bakarrik edo gehiagotan, zifra jakin batera heldu arte,(...).